Amalurra zain dezagun !

Aurki ezazue TVPIren erreportaia LURZAINDIARi buruz !


 Lancement de la nouvelle campagne de souscription

acceuildef


Marie-Claire Leurgorri-ren elkarrizketa Berria kazetan.


 

Elikatzen gaituen ama lurra ontasun kolektibo bilaka dadin, merkatu espekulatibotik betiko ateratuz !


Xalbadorrek erran zuen bere bertsu batean :
« Delikatua baitut egungo sujeta, hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta... »

Zuekin hemen aipatuko dugun sujeta zinez delikatua da eta emanen dautzuegu bi urte hauetan egin gogoetaren berri.

Lurra dugu aipatuko eta huni buruz baditugu bi berri : bat txarra eta bertzea ona.

Txarra :

Lurraren egoera Euskal Herrian ainitz laborantxako lur enpoiltzen baita dela etxegintza, lan eremu, bide, turismo proiektu, abiadura handiko treinbide eta abar...

Kostaldetik haste eta barnerat buruz, hazkurri emaile behar lukeen lurra ebatsia zauku ainitzetan behargabeko proiektu batzuentzat.

Promotoreak ere hor ditugu beren diruz ezin asearekin hala nola Bouygues Immobilier ari den arto landa erosten Senperen eta Robert Alday mendi pareta batzu erosi nahiz Baigorrin.


Anje Duhaldek kantatzen zuen bezala :
« Itsas bazterra hartu dute bai eta etxe zaharrak,
Artzain borda edo etxola, arbasoek utzi lurrak,
Eta orai nahi digute mendia ere ebatsi,
Nola debru beharko dugu hementik aintzina bizi. »

Parrean zer lan tresna dugu ?
Bakarrik SAFERa. Hau litake normalki lan tresna egokia lurraren baliatzea kontrolatzeko, bainan eskas ditu ahal zonbeit eta ere nahikeria ainitz...

Bigarren berria, hau ona.Urtarrilaren 17an sortu dela Lurzaindia eta hunen kudeatzeko ERNE, izenek berek erraiten daukutela egitura hauien xedea eta ibilmoldea :
« Lurra zaindia izan dadin beharko dela egon erne ».
Egitura hunen elkarte sortzaileak dira : ELB,EHLG, Arrapitz, eta InterAmap.


Bi helburu nagusi ditu Lurzaindiak :
1) « Lurra egon dadin laborantxako lan tresna, hazkurri emaile eta kolektiboki erosiz espekulazione merkatutik atera dezagun behin betikotz »
2) « Lurzaindiak nahi du izan ere aktore inportante bat euskal lurralde hunen antolaketan, bere iritzia emanez eta partikulazki ekintza batzu antolatuz lurra gaizki baliatua den aldi oroz . »

Nola hori ?
« Preenpzionea eta prezio berriz ikustea galdeginez lur bat karioegi saldua delarik eta laborantxatik kendua den aldi oroz. »
- Beharrez ere lurzaindia izan ditake etxalde zonbaiten erosle laborari berri batzuen plantatzeko laborantxa iraunkor baten moldean.
- GFAM lurraren izpirituan nahi du lurzaindiak lan egin hunen segida hartuz eta joan den 30 urtetan Euskal Herrian hunek egin lan ederra baliatuz eta segituz.

Norekin lan egin ?
Laborari sindikatak eta ere hautetsiak, beren errespontsabilitatea baitute lurren klasamenduak egitean, Herriko etxeekin izan ditaizke proiektu batzu hala nola Lurzaindiak lurrak erosiz eta Herriko etxeek leihorrak.
SAFERa ere partaide beharrezkoa izanen da behar bada ere artetan pusatu eta Lurzaindia izan ditaike ere SAFERaren laguntzaile bere egin beharren betetzeko.
Azpimarratzeko da ere proiektu huntan laguntza handia ekarri daukula « Herrikoa » zozietateak bere esperientzia baliatu baitugu eta baliatuko ere ondoko egunetan.
« Herrikoa »-k onartu du Lurzaindiaren partaide izaitea.
Partaide dugu ere « La Foncière, Terre de Liens » Frantzia mailan lan egiten duena.

Bururatzeko, nahi dugu erran esperantxa handi bat badugula ondoko urteetako Lurzaindiaren baitan. Lan zaila izana gatik gogoan dugu lehentxago aipatu Anje Duhalden kantuaren errepika : « Mementoan ahul gira bainan ez da luzarako. Gure itsutasunetik baigira laster jaliko. »

Urtarrilaren 23ko prentsaurrean.

Dominique AMESTOY

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook

Partaideak

Herrikoa-2014
logo terre de lien