Amalurra zain dezagun !

KANPAINA-3

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak laborantza herrikoi eta iraunkorra alde lan egiten du Euskal Herrian.

Zuen laguntza behar du elkarteak, nahi duzuen laborantza herrikoia bermatzeko. Euskal Herria moldatzen duena, barnekaldea bizirik atxikitzen duena, hautatu duzuen janaria ekoizten duena. Laborari kopuru handian segurtatzen duen laborantza hura bera.

 

 

1000 laguntzaile bilatzen dituzte ! Laguntzen dituzu ?

EHLGren lana beharrezkoa da. Egin zaitez sustengatzaile orain !

 

 

Nola egin ?

 

– Zure emaitza web gunetik egin dezakezu : sinplea eta segurra izaiteaz gain, sistema praktikoena da.

 

EGIZU EMAITZA HEMEN

 

– Zure emaitza postaz igorri nahi baduzu, helbide honetara bidali beharko duzu : Euskal Herriko Laborantza Ganbara – Zuentzat – 64 220 Ainiza Monjolose. Hitz ttipi batek, sostengu mezu batek plazer eginen die, dudarik gabe !

 

Jakin ere EHLGri egin emaitzaren % 66a ken dezakezula zure zergetatik. Adibidez, 100 € emaitza batek 34 € baizik ez zauzu kostatzen, zerga apaltzeari esker.

 

Zertan baliatuko dugu zure emaitza ?

 

Emaile berrieri esker, laborarien eta lurraldearen beharreri erantzuten segitzen ahalko du EHLGk. Elkartea diruz sostengatuz, laborarien jarraipenean parte hartuko duzu, laborantza herrikoirantz. Zure laguntzari esker, hurbileko lana segitzen ahalko du elkarteak etxaldeetan, lurraldeko eragile dinamikoa izaiten segitzen ahalko du, hautu iraunkor konkretuak proposatzen gai izaiten ahalko da oraino gehiago.

 

Kanpaina denboran, mezu hau zabal ezazu eta EHLGren Facebook orria jarraiki, maitatu eta partekatu !

 

Milesker bihotz-bihotzetik !

 

Euskal Herriko Laborantza Ganbara

Zuentzat

64220 Ainiza Monjolose

Tel/ 05 59 37 18 82

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

www.ehlgbai.org

Facebook : https://www.facebook.com/EuskalHerrikoLaborantzaGanbara/

PLUaren ber-azterketak Marieniako eremua, eraikigarri pasarazi gogo du, laborantxarako balio handia duten lur horiek kenduz eta Kanboko sartze zoragarria osatzen duen paisaia suntsituz. Kanboko ondarea galduko dugu batzuen interes pribaturako!!

ASKI ! Lurrak laborarientzat!
irailaren 15ean, larunbatean, goizeko 10etan, marieniako eremuko lurretan elkarretaratzera deitzen zaituztegu, gure dezadostasuna erakusteko.
Espero dugu multxo polita biltzea, irailaren 22an bukatuko den inkesta publikoan gure bozak entzunaraz ditzagun. Gero dionak, bego dio!

Huna zabaltzeko izenpetzeko irailaren 22 aintzin petitioa Kanboko Marieniako lurrak babesteko

 

https://www.mesopinions.com/petition/nature-environnement/marieniako-eremua-babes-dezagun-protegeons-plateau/48377

 

flyer Etxe Gazna Eus-page-001

flyer Etxe Gazna Eus-page-002

visuel paysage Labastide Clairence 2018-1000p

LURZAINDIA gaur egun :

  • 379 ha laborantza lur
  • 21 etxalde
  • 30 laborari
  • 3432 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook