Amalurra zain dezagun !

SCA : egitura juridiko honek Lurzaindiaren helburueri egokiak diren bi beharreri erantzuten du :

  1. Herritarren aurrezkiari nasaiki dei egiteko ahala emaiten du OPTF-ak (offres au public de titres financiers) plantan ezarriz adibidez.
  2. Hastapeneko helburutik ez da urruntzen kapital ekarpen anitz balin bada ere. Sortzaileek kudeaketa eta erabakiak hartzeko kontrol osoa atxikitzen dute. Funtzionamendu mota hau akziodunen eta kudeatzaileen arteko bereizketan bermatzen da.

Egitura « kapitalista » batean diren araudiak ez bezala, Lurzaindia SCAn, Erne SASak du kudeatze poderea, erran nahi baitu egituraren orientabideen hautua egiten duela finkatu dituen helburuen arabera (ikus barne araudi etikoa).

DSC028861005892Etxelarrea090520081156

Ezen, kapitala akziotan zatitua den sozietatea da « Lurzaindia » SCA. Bi bazkide kategoria eta bi kontrol badauzka :

 

1. Komandita, erran nahi baitu erabakitzailea, « ERNE » SASa izanen da, honela antolatua :

• ELB : 3 ordezkari
• EHLG : 2 ordezkari
• Arrapitz : 2 ordezkari
• Inter-AMAP : ordezkari bat


Erabakiak gehiengoarekin hartuak dira. Lurralde osoan banatuak diren ELBko ordezkarien laguntza ukaiten du SASak (ordezkariek lur-transakzio guzien berri ukaiten dute SAFERa bezala).


SASak eskubide hauek baditu :

  • lehentasunez erostea galdegiten ahal du prezio kontra-proposamenik eginez edo gabe,
  • edozein eraikin erosteko edo arraberritzeko ahala du,
  • bere lur edo eraikinen trukatzeko edo uzteko ahala badu,
  • alokairuak edo « mise à disposition » deitu kontratuak izenpetzen ahal ditu,
  • maileguak egiteko erabakiak hartzen ahal ditu.

2. Komanditarioak, akziodunak dira :

egin ekarpenaren arabera baizik ez dute zor soziala beren gain hartzen eta irabazien hunkitzeko eskubidea dute. Komanditarioek konduen onarpenean parte hartzeko eskubidea dute biltzar nagusiaren baitan, irabazien banatzeko eta kapitala emendatzeko erabakietan bezala.
Informazio eta krontol dretxoa dute. Komanditarioek ez dute kanpoko kudeaketan erabakirik hartzen ahal,  hori baita Erne SASaren ardurapean.

3. Zaintza eta etiko kontseilua :

Akziodunen artean hautatua da. Sozietateko kudeaketaren kontrola eta barne araudi etikoaren errespetua segurtatzen du.

4. Ohizko biltzar nagusiak izendatzen du kondu-hartzailea.

 


GFArekin desberdintasunak - Zergaitik aldatu da ?logo gfa lurra lurzaindia

Alde batetik, tresna hau ez da aski lur espekulazioaren mugatzeko. Laborantzan jatorria ez duen batek ezin du
laborantzan plantatu, eta plantatuak diren laborariak itotzen ari dira : gauregun laborariek ezin dute gehiago
bizitzeko behar duten lurra erosi.
Bestalde, duen forma juridikoarekin, Lurra GFAMak aldatu behar du Euskal Herriko laborantza atxikitzeko,
herriaren beharreri eta behar ekonomikoeri erantzuteko.


SCAren forma juridikoa egokia da zeren eta GFAMaren trabak eta mugak bazterturik, abantaila hauek eskaintzen ditu :

  • Aurrezki publikoari dei egin eta herritarren aurrezkia beti mobilizatu, hein oneko kapitala ukaiteko
  • Pertsona fisiko edo moralen sosa eskuratzeko posibilitatea
  • Kudeatze poderea eta kapitala bereizteko ahala
  • Eremuak erosteko mugarik ez izaitea

SCAk lur-merkatua hobekiago kudeatzen ahalko du SAFERari dei eginez saltze espekulatiboen geldiarazteko, beti baliatzen ahal den sos erreserba bati esker, eta hori GFAMaren gestioaren pizua ukan gabe.

Héritier du GFAM Lurra

LURZAINDIA est un outil d'investissement solidaire pour que la Terre mère nourricière devienne un bien collectif à tout jamais sorti du marché spéculatif et au service d'une agriculture paysanne d'utilité publique.

lurzaindia 2

Erabakitzailea, « ERNE » SASa izanen da, honela antolatua :

Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) – Euskal Herriko Confédération paysanne, 3 ordezkari :

  • M.C. Elizondo (suppléant M. Etxeberri)
  • E. Exilard (suppléant M. Darrieumerlou)
  • D. Amestoy (suppléant J. Urbistondo)

Arrapitz Federazioa, 2 ordezkari :

  • M.C. Leurgorry (suppléant Patrick Larrondo)
  • B. Duhalde (suppléant Nathalie Suzanne)

Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG), 2 ordezkari :

  • M. Cachenaut (suppléant M. Etxekopar)
  • B. Molimos (suppléant M. Berrokorigoin)

Euskal Herriko Inter AMAP (IAPB), ordezkari 1 :

  • M. Callard (suppléant L. Testemale)

Erabakiak gehiengoarekin hartuak dira. Lurralde osoan banatuak diren ELBko ordezkarien laguntza ukaiten du SASak (ordezkariek lur-transakzio guzien berri ukaiten dute SAFERa bezala).

 

Euskal Herriko laborantza eragile ezagutuek eraman tresna

 

 

ELB

E.L.B. : Euskal Herriko Laborarien Batasuna – Confédération Paysannen Euskal Herriko

Adarra da. Laborantza lurren zaintzea lehentasuna da sindikatarentzat, laborari anitzen lan tresna baita.
Ordezkariak baditu SAFER-an eta beraz lur saltzeen abisuak ukaiten ditu.

 

arrapitzArrapitz Federazioa :

Arrapitz federazioan bilduak diren garapenerako egiturak, Biharko Lurraren Elkartea (Civam Bio), Lur Hats (Etxalderik gabeko kandidaten elkartea), Euskal Herriko Artzainak (lurrik gabeko artzainak) besteak beste lan egiten dute bata instalazioneak jarraikitzen, besteak lurrak BIO-rat bihurtzen, lurra bilatzen eta lurrik gabeko kandidaten laguntzen eta neguko bazken bilatzen artzainentzat.

 

Logo-EHLG

E.H.L.G. : Euskal Herriko Laborantza Ganbara

lan bat abiatu du herrien laguntzeko herri-kartak eta hirigintza tokiko
planak (PLU) plantan ezartzen, laborantza lurrak zaintzeko helburuarekin.

 

 

logo IAPB moyen

I.A.P.B. - Inter-AMAP Pays Basque :

AEuskal Herriko Inter-AMAP, 2011n sortua. Egitura honen bidez sortu da « De la terre pour nos légumes » kolektiboa : AMAPen arrakasta eta tokiko ekoizpenen behar gero eta handiagoari begira, lur eskasak, hiri inguruetan bereziki, laborari berrien instalatzea trabatzen du (baratzegintzan bereziki). Kolektiboak hautetsiak sentsibilizatu nahi ditu, baratzezain berriak hiri inguru horietan planta ditezen.

 

Lurzaindiak Euskal Herri osoan lan egin nahi duelako, Hegoaldeko partaide batzuk desmartxan parte hartzeko
nahikeria erakutsi dute, eta horren egiteko ahala ukanen dute.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook