Amalurra zain dezagun !

Eguberriko IDOKI merkatua

Abenduaren 18ean igandez, goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte

 

Eguberriko merkatua, kalitatearen seinale azkar batekin.

Abenduaren 18ean igandez, goizeko 10etatik arratsaldeko 3ak arte, kalitateko IDOKI etxe ekoizleak eta  artegintzako eskulan egileak atxemanen dituzu bertan.

Bakarrik IDOKI etxe ekoizleak eta artegintzako eskulan egileak agertzen dira Eguberriko IDOKI merkatuan. Manera hortan, kalitateko janaria aurkituko duzu urte bukaerako bestak aitzin, opariak artegintzako tokiko artisauei erosten ahalko dira eta elkartasunezko urratsetan parte hartzen ahalko da ere (Eusko, Lurzaindia).

Aurten, sukaldaritza desafio berri batek "IDOKI matahami lehiaketa"k animatzen gaitu. Oinarrizko osagai simplekin, sukaldatzen eta plazerra hartzen ahal da familian, ttipi eta handien artean.

SARDE-SARDEXKA elkarteak haurren xokoa animatuko du, jostatuz lotura erakutsiz janaria, laborantza eta inguramenaren artean. 

IDOKI etxe ekoizleekin :

http://www.idoki.org/fileadmin/images/Actus/Ihitia_150_4.JPGPeio Jauréguy, Ekibegia (fromage brebis, plats cuisinés)Goxoan, Urrugne (fromage de chèvre)Ferme Oihanartea, Arbonne (produits laitiers frais)Natxo Angulo, éleveur de pigeonneau (Alos-Sibas-Abense de Haut)Berho, Eyhartzea (foie gras et confits de canard gras)http://www.idoki.org/fileadmin/images/Actus/sallaberry_agnes.jpghttp://www.idoki.org/fileadmin/images/kaikuborda_denda_1.jpghttp://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_amaia_etcheverry_10.JPG.JPGLeire eta Panpi, Belazkabieta, Espelette (confitures et piment d'Espelette)Eztitxu Sabarots, Mamino, Aldude (fruits transformés)Aitor De Portuondo, Anhaux (plantes aromatiques et médicinales)Mikela Untsain, Ascain (miels)

(cliquez sur l'image pour voir la ferme)

  • Sarako Ihitia : Ardi gasna eta iaurtak, kontserbak (xerrikia, ardikia) eta sagarnoa
  • Donaixti-Ibarreko Ekibegia : ardi gasna eta kontserbak (ahatxekia eta ardikia).
  • Urruñako Goxoan : ahuntz gasnak
  • Arbonako Oihanartea : esnekiak.
  • Aloze-Ziboze-Onize Gaineko Kanderatzea : urtxokumeak
  • Domintxaineko Eyhartzea : Kriaxera ahatekia
  • Burgue Erreitiko Agnès Sallaberry : ahatekia
  • Azkarateko Jara Xolan : Kintoa xerrikia, kontserbak (ahatxekia-behikia).
    et foie gras de canard.
  • Suhuskuneko Zaldi xuri beltz : zaldikia
  • Ezpeletako Belazkabieta : erreximentak eta Ezpeletako biperra.
  • Aldudeko Mamiño : fruitu landuak eta jusak.
  • Anhauzeko Aitor De Portuondo : sendabelarrak eta landare aromatikoak.
  • Azkaineko Mikela Untsain : eztiak

Artegintzako eskulan egileak :

Usaiako artegintzako eskulan egileen artean, jende berria aurkituko da aurten, horri esker, apaindura edo opariak egiteko hautu handia aurkituko da Eguberriko merkatu hontan.

Bijoux (Layli Pachamama)Sculptures sur bois : Eskuz HolakatuzCouteaux (Senpereko Labanak)  Lampes décorées et travail du bois : Sébastien Egeahttp://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_Artisan_-_JoseCatalan.jpg.jpgCires et bougies (Louise Bougies, Thierry Quinton)Palas et bois décorés : HanakaCréations tissue : Crea RionSavons et cosmétiques : Etxean EginaVêtements et accessoires bébé : Erreka TtipiaVitrail Christine (encadrements, papillons,...) Accessoires mode : Estelle UrrozVannerie : Brin d'OsierSculptures d'écorces : Arnaud ARAGUASTisserande : Anne FruchonVêtements et jeux d'éveil : Angele Dark
 

  • Zurrezko zizelanak eta apaindurak : Brigitte Ryckenbusch (ESKUZ HOLAKATUA) 
  • Saskigintza : Catherine CHRISODOLOUS (BRIN D'OSIER)
  • Jauntsiak eta joste lanak : Marion MUNIER (CREA RION)
  • Saboinak eta kosmetika : Audrey et Serge Narbais (ETXEAN EGINA)
  • Jauntsiak eta oihalezko jostagailuak : Sabine Hochard (ANGELE DARK)
  • Labanak, ganitak : Vincent Laborie (SENPEREKO LABANAK)
  • Haur jauntsi eta puxkak : Aurélie LAUGEL (ERREKA TTIPI)
  • Eltzegintza : KOS DECO
  • Pala eta zur apaindurak : HANAKA
  • Argi eta zur landuak : Sébastien EGEA
  • Ezko landuak : Geneviève DOLOSOR
  • Ezkoak :  Thierry QUINTON (LOUISE BOUGIES)
  • Edergailuak : LAYLIE PACHAMAMA
  • Bitreki landuak : Christine DUBACQUIE
  • Oihalgintza : Anne FRUCHON
  • Moda puxkak : Estelle URROZ
  • Ezkoak : Pierre François ALTENBOCH
  • Makilak : Arnaud ARAGUAS

Informazio guneak ere.

Euskal moneta elkarteak lekuko monetaz informazio mahaia atxikiko du eta euroak euskotan trukatzeko posibilitatea izanen da. Erosketak euskotan egiten ahalko dira merkatuan.

Lurra kalitatezko laborantza batentzat atxikitzeko eta lurraren gaineko espekulazioa baztertzeko diru biltze kanpaina abiatzen du LURZAINDIAk.

Baionan eraiki beharra den lizeoaren aldeko "Hazten gaitu / hazten dugu" kanpaina aurkeztuko du ETXEPARE LIZEOAk, tokiko sagarondoak eros ditaizke bere baratzean edo euskararen sagardian jartzeko. 

Sukaldaritza desafio berria : IDOKI matahami lehiaketa.

Oinarrizko osagaiak (irina, arroltze eta esnea) hartuta, sukaldariek nahi duten matahami mota egiten ahalko dute, gazia edo sukratua, klasikoa edo berritzailea, berek hautatu osagaiekin. Haatik Eguberriko merkatuan laborarien mahainetan IDOKI osagai bat hautatu beharko dute (erreximenta, eztia, gasnak, xingarrak,…) matahamiak eigteko.

Lau matahami aurkeztu beharko dira epai mahaiari : matahamien itxura, osagaien jatorria eta kalitatea, sormena eta gustua ukanen dituzte irizpibe mahaikideek. Publikoak ere gehien gustatzen zakon matahamiaren alde bozkatzen ahalko du.

Hiru sailetan parte hartzen ahalko da IDOKI matahami lehiaketan :  6-9 urte, 9-12 urte eta gehituak (12 urtez goiti).

Sari pollitak izanen dira irabazleentzat : bazkariak HARANEKO BORDAn, IDEK’IDOKI etxalde bisitak, ASTOKLOK ibilaldiak astoz, TTIKI LEKU joko parkean sartzeak.

SARDE-SARDEXKAk kudeatu Haurren Xokoa. 

http://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_sarde_sardexka_4_05.png.pnghttp://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_sarde_sardexka_2_05.png.png http://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_sarde_sardexka_3_11.png.png http://www.idoki.org/uploads/RTEmagicC_sarde_sardexka_07.png.png

Egun osoan zehar izanen den tailerra "Munduko matahamiak eta taloak" deitzen da eta 4 urtetik gainezko haur guztiei irekia da.

Tailer honetan, haurrek dastatuko dituzten IDOKI ekoizpenen (ardi, ahuntz, behi esne eta gasnak) bitartez, jaten dutenaren eta hauen oinarrian diren animalien arteko lotura egitera eramanak izanen dira.

Tailer ludiko eta irringarrien bitartez, IDOKI-ren partaide den Sarde Sardexka elkarteak, handi zein txiki, tokiko eta kalitateko janariaz sentsibilizazioa egitea du helburu. 

 Egitaraua :

Goizeko 10tatik arratsaldeko 3ak arte : IDOKI etxe ekoizle eta artegintzako eskulan egileen Eguberriko merkatua.

Goizeko 9tatik ordu bata arte : Sukaldaritza desafio berria "IDOKI matahami lehiaketa". Epaimahaia eta publikoaren sari emaiteak (ordu batean).

Arratsaldeko 2tan : erosketak egiteak merkatuak zozketan parte hartzeko aukera emaiten du, sari ainitz bada irabazteko (IDOKI etxe ekoizpenak eta artegintzako eskulan egileen sorkuntzak).

Egun osoan : ostatua kalitateko ekoizpenekin (edariak, saldak, taloak eta matahamiak) eta Haurren Xokoa.

Eguberriko IDOKI merkatuaz baliatzen gira urte ondarreko besta goxoak opatzeko : Eguberri on guziei ! 

Ferme auberge HARANEKO BORDA (Itxassou)Parc de jeux TTIKI LEKU (Souraïde)Balades à dos d'âne ASTOKLOK (Espelette)Visites de fermes IDEK'IDOKI (au choix)

 

 

Etxaldearen transmisioa familian egiten bada ala ez, laborantzan plantatuko diren gazteentzat edo beren etxaldea utziko duten laborarientzat hainbat ekitaldi antolatzen ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, abenduan, ZURKAITZAk sarearekin partaidetzan (AFOG, BLE, APFPB, ELB, Arrapitz, Lurzaindia). 

- 2016ko abenduaren 6a, asteartea

Les Chèvres de ma mère – Filmaren proiektatzea, 20.30, Baigorriko Bil Etxea gelan

Sophie Audier filma egileak Maguy bere amaren ixtorioa kondatzen du. Erretreta hurbiltzen ari zaiola eta, bere artaldea uzten du instalatu nahi duen laborari gazte bati. 

Filma behatu eta solasaldi batekin segituko dugu gaualdia,  Association Tarnaise pour l’Agriculture de Groupe (ATAG) elkarteko Chantal Tresserak animaturik. Beren etxaldea laborari bati utzi duten laborari ohiek eta instalatu berriek beren lekukotasunak partekatuko dituzte.

Deneri idekia.

- 2016ko abenduaren 7a, asteazkena

Bere transmisioa kausitu, 9.30-17.00, Ainiza Monjolose

– Goiza : informazio juridiko-ekonomikoak. Zoin dira transmititzeko oztopoak eta gakoak ?,  Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Nadia Benesteau juristak animaturik.

– Arratsaldea : esperientzia trukatze atelierak Chantal Tressera, bitartekariarekin. Nola kausitu transmisioa ? Zoin dira saiestu behar diren hutsak ?

Izena eman 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

- 2016ko abenduaren 13a, asteartea

Zer egin ene lurretaz, erretreta hartu eta ?, 9.30-12.30, Ainiza Monjolose

Alokatu, prestatu, zatikatu, saldu : aterabide hauen alde txarrak eta abantailak. Nola berreskuratzen ahal ditut lurrak, familiako batek nahi badu instalatu ?, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Nadia Benesteau juristak animaturik.

Izena eman 05 59 37 18 82 zenbakira deituz.

20150918 Plaquette version imprimerie

Lukuzen 93 hektara laborantxako lur galduko direla hain segur salatzen dute LURZAINDIA eta ELBk, oro har laborantxako lurraren desagertzearen parean egitura publikoek duten interes eskasa eta borondate falta onartezinak zauzkigu.

Lukuzeko gaztelua eta lotuak diren 93 hektara laborantxako lur saldu berri dira, 1 450 000 eurotan, laborantxako proieturik aurkezten ez duen erosle bati. Lurrak laborantxarako egon diten segurtatzeko, 60 laborariren sustenguarekin, SAFERari preempzio galdea luzatu dio Lurzaindiak duela zonbait aste. Preempzio partziala da, hots laborantxako lurretan bakarrik, 360 000 eurotan preziatuak izan direlarik. Legeak uzten dion bezala, saltzaileak ez du onartu berexte hori eta SAFERari galdegin dio, erostekotan, dena eros zezan.

Egoera hori ikusirik, konzertazio bilkura antolatu du Lurzaindiak, tokiko eragile guziak gomitatuz (Lukuzeko herria, Amikuzeko herri elkargoa, EPFL, SAFER eta Lurzaindia), aztertzeko zer aterabide kolektibo bazen laborantxako lur horien zaintzeko. Ez SAFERak, ez EPFLak, eta oraindik gutiago tokiko arduradun politikoak, ez dute sartu nahi izan afera huntan, Euskal Herri barnekaldeko 93 hektara utziz segurtamenik gabe laborantxaren aldetik.

Laborantxako lurren merkatua tinkea delarik, kalitateko sailek lur eskasa dutelarik, ez dugu onartzen ahal gisa huntako saltzerik, laborantxako proieturik gabe diren erosleen alde. Gogo eta hitzak baino urrunago joan behar da, ordu da egitura politiko eta publikoak ekintzetan has daitezen.

Azaroaren 11ean, egüerditan, Ozazeko Goxoki alkarteak

apaidü batetara kümitatzen zütüe

LURZAINDIARI süstengüz

 

Egünaldiaren egitaraua:

 

-       Egüerditan :

 

       Apaidüa :sartzeak, atzarkia ilharrak, gazna, bixkotxa kafea eta ondokoa  - gehitüak 12 €; haurrak 6€ -

 

(beharrezkoa da izenen emaitea asteazkena beno lehen zenbaki hortara : 0678870935)

 

-       Ondotik Lurzaindiako lagün batek kanpainako eta beste ekintzen berri emanen dü

 

-       Gero

 

     Filma : Vague à l’âme paysanne J Jacques Rault en dokumentala , Bretainako 3 laborarien lekükotasün honkigarria

 

-       Arrestiaskaritik landa :

 

Kontzertüa : Tres hombres taldea

 

3a83aa05-7f46-4bea-95c0-17b15d52cbe6

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook