Amalurra zain dezagun !

Lukuzen 93 hektara laborantxako lur galduko direla hain segur salatzen dute LURZAINDIA eta ELBk, oro har laborantxako lurraren desagertzearen parean egitura publikoek duten interes eskasa eta borondate falta onartezinak zauzkigu.

Lukuzeko gaztelua eta lotuak diren 93 hektara laborantxako lur saldu berri dira, 1 450 000 eurotan, laborantxako proieturik aurkezten ez duen erosle bati. Lurrak laborantxarako egon diten segurtatzeko, 60 laborariren sustenguarekin, SAFERari preempzio galdea luzatu dio Lurzaindiak duela zonbait aste. Preempzio partziala da, hots laborantxako lurretan bakarrik, 360 000 eurotan preziatuak izan direlarik. Legeak uzten dion bezala, saltzaileak ez du onartu berexte hori eta SAFERari galdegin dio, erostekotan, dena eros zezan.

Egoera hori ikusirik, konzertazio bilkura antolatu du Lurzaindiak, tokiko eragile guziak gomitatuz (Lukuzeko herria, Amikuzeko herri elkargoa, EPFL, SAFER eta Lurzaindia), aztertzeko zer aterabide kolektibo bazen laborantxako lur horien zaintzeko. Ez SAFERak, ez EPFLak, eta oraindik gutiago tokiko arduradun politikoak, ez dute sartu nahi izan afera huntan, Euskal Herri barnekaldeko 93 hektara utziz segurtamenik gabe laborantxaren aldetik.

Laborantxako lurren merkatua tinkea delarik, kalitateko sailek lur eskasa dutelarik, ez dugu onartzen ahal gisa huntako saltzerik, laborantxako proieturik gabe diren erosleen alde. Gogo eta hitzak baino urrunago joan behar da, ordu da egitura politiko eta publikoak ekintzetan has daitezen.

Azaroaren 11ean, egüerditan, Ozazeko Goxoki alkarteak

apaidü batetara kümitatzen zütüe

LURZAINDIARI süstengüz

 

Egünaldiaren egitaraua:

 

-       Egüerditan :

 

       Apaidüa :sartzeak, atzarkia ilharrak, gazna, bixkotxa kafea eta ondokoa  - gehitüak 12 €; haurrak 6€ -

 

(beharrezkoa da izenen emaitea asteazkena beno lehen zenbaki hortara : 0678870935)

 

-       Ondotik Lurzaindiako lagün batek kanpainako eta beste ekintzen berri emanen dü

 

-       Gero

 

     Filma : Vague à l’âme paysanne J Jacques Rault en dokumentala , Bretainako 3 laborarien lekükotasün honkigarria

 

-       Arrestiaskaritik landa :

 

Kontzertüa : Tres hombres taldea

 

3a83aa05-7f46-4bea-95c0-17b15d52cbe6

Bertan Lurzaindia eta Aquifisol*kolektiboaren beste kide guziak atxemanen dituzu, finantzia solidarioari buruzko sensibilizazio egunaren kari.
 

Azaroaren 7an, astelehenarekin,
goizeko 9-etatik arratsaldeko 7-etara
Ekonomia sozial eta solidarioaren etxea
7 Champ Lacombre karrika 64200 Miarritze


Egun hori, urtero Frantzia mailan iragaiten den ekonomia sozial eta solidarioaren hilabetearen kuadroan sartzen da.

Finantzia solidarioaren aktoreak ezagutzeko eta gure aurrezkiari aurpegi bat emaiteko aukera bikaina da.

Akzioduneri proposatua izan den urriaren 1eko bilkuran, LURZAINDIAk 2013ko sorkuntzan zituen helburuak azaldu ditugu, erreusitu eta hobetu eta egitekoak diren punduak azpimarratuz.

Elgarrizketa eta debate aberatsak izanez, bigarren bilkura bat finkatua da luzarako perspektibak eta plantan ezarri behar den estrategia aipatzeko :
 

Urriaren 22ean, larunbatarekin, 10etan
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen
egoitzan, Ainiza Monjolosen


Zatozte saldo haundian eta motibatuak!

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook