Amalurra zain dezagun !

Zerbitzu herritarra: Lurzaindiak misione bat proposatzen du

 

Nun ?: IZURA

 

Zer ?: Misionea, Arrapitz sarearen barne den Lurzaindian iraganen da.

Lurzaindiaren helburuak, lur espekulazioa mugatzea da eta laborantza lur eta eraikuntzak kolektiboki erostea laborarieri uzteko da; luzerako alokailueri esker.

Misionearen ekintzak :

-Elkartasun ekonomiaren bidez bereziki, Laborantza aktibitatearen babesteari eta garatzeari sensibilizioa

-Laborantza lurren babestearen, laborantza lana garatzearen, laborari gazteen instalazioaren eta tokiko eta kalitatezko elikaduren ekoiztearen balioztatzea.

-Lurraldeko hautetsi eta aktoreen sensibilizatzea, laborantza lurren babesa eta beharraren alde.

 

Noiz ? 2016eko agorrilaren 12-tik goiti (12 hilabete, 24 ordu/astean)

http://www.service-civique.gouv.fr/missions/preserver-la-terre-nourriciere

Ekainaren 4ean, Ainiza Monjolosen iraganden Biltzar Nagusian, LURZAINDIAK, EUSKAL HERRIKO URRE meategi proiektuaren KONTRA dela adierazi du, ez baitu lurraldeari aberastasun bakar bat ere ekarriko. Berriz azpimarratuz erantzukizun kolektiboaren gain dela  ama lurra babestea eta defenditzea, mobilizaziora deitzen du OSTIRALEAN, EKAINAREN 10ean.

Biltzar Nagusia, Lurzaindiak laborantza lurren babesteko egiten dituen ekintzak orroitazteko aukera izan da. 2015-ean, 14 prezio aldatzeko preentzio galdera dozier landuak izan dira, 3 preentzio galdera prezioan pausatuak izan dira eta 2 eskuratze eginak izan dira.

13392253 1220347364666693 1702046943463136035 o

Biltzar Nagusira etorri diren hirurogei bat pertsonek, Kanaldunek egindako (Leizeaga eta Arostegia etxalde eskuratueri buruz) erreportaia ikusi ahal ukan dute eta eztabaidatu ere.

13391584 1220347524666677 1928020499588591582 o

Eguna, Idokik prestatutako mahai baten inguruan bukatu da, lagun arteko giro alai eta animatu batean.

Lurzaindiaren Biltza Nagusi mistoa iraganen da 2016eko ekainaren 4ean, 10:00etan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan (EHLG), Ainiza Monjolosen.
Berrikuntza aurten, eguerditik goiti, Biltzarra publikoari idekia izanen da !
Gomitatzen zaituztegu Lurzaindiaren lanari buruzko Kanaldunek itzulitako erreportaiaren proiekzioa ikustera eta heientzat eramaiten dugun 400 000 euroko kanpaina, laborari gazteekin solastera.Giro onean bukatzeko, elgarrizketak segituko dira tokiko ekoizpenez betetako janari mahain baten inguruan, 13:00-etatik goiti.
Informazio

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook