Amalurra zain dezagun !

Joan den martxoaren 13an, Akitaniako elkartasun-finantza kolektiboaren bilkura eraikitzailea Baionan iragan da. « Aquitaine Active » elkarteak gogoeta bat eraman du ibilbide kolektibo baten inguruan, eragile ezberdin hauen elkartzeko helburuarekin :

• Elkartasun-finantza erabiltzen duten eragileak.

• Elkartasun finantza banko eragileak.

• Elkartasun-finantza bultzatu nahi duten lurralde elkargoak.

6 hilabeteko « ikerketa fase » baten ondotik, kolektiboaren inguruak argituak izan dira, bai eta ere bere helburu eta ibilmodeak, lehen ekintza plana batekin.

Elkartasun-finantza kadenaren oroimena

schema

Gauregungo kolektiboaren helburuak :

• Elkartasun-finantzaren eragileak eta heien partaideak federatu.

• Elkartasun-finantza baloratu.

• Bere ekintzak ezagutarazi : eragileen aniztasuna eta ibilmodeak.

• Bere garapena lagundu bikaintasun helburuarekin : Akitania lehen eskualdea izan dadila sailkatze nazionalean, tokiko elkartasunezko aurrezki tresna ezberdina asko garatuz.

Joan den martxoaren 27 eta 28an, Lurzaindia Bretainiara gomitatua zen.

Martxoaren 27 an lehenik, MarieChristine Elizondok eta Nathalie Suzannek « Terre de Liens Pays de la Loire » elkarteko taldea topatu dute. Gure misioak, lan metodoak eta helburuak elgarrekin aipatu ditugu. « Notre Dame des Landes » aireportu proiektuaren aurkako taldeak topatu ditugu ere, eta ZADa bisitatzeko aukera ukan dugu, COPAINS kolektiboko Cyril Boulignard-ekin. Gaualdia, la Vacherit-en bukatu da, Lurzaindiaren aurkezpenar eta ZADaren etorkizunaren aipamenarekin.

Lurzaindia-bretainia1

29an, larunbatez, Lurzaindia Bretainiako « Terre de Liens » elkarteko batzorde orokorrara gomitatua zen, Logonna Daoulas-en, Brest-en ondoan. Han Lurzaindia aurkeztu dugu ere, eta Terre de Liens elkarteko kideekin eta Bretainiako GFA ezberdinekin solas egin dugu.

Lurzaindia-bretainia2

 

Esker bero bat Bretainarrei !

Joan den apirilaren 2an, Atharratzen,Lurzaindiak prentsa elkartu du bere lanaren aurkezpen batentzat.

Eta ekintza hauen konkretuki irudikatzeko, Yann Vaugon-ren etxaldea elgarrekin bisitatu dugu.

DSC05573 Copier

Yann-en etxaldia, eta Lurzaindiaren Lurrak

yann ta lurzaindia Copier

Yann, Dominique Amestoy (Lurzaindiaren lehendakaria), eta Marie-Claire Lergorry

DSC05587 Copier

DSC05594 Copier

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lurzaindiari parte hartu!

2014 urtean, Xiberoko Lakarri herrian, Lurzaindiak 8,5ha lur erosi ditu 18 000 eurotan.

Ordu arte lur horiek alokairuan lantzen zituen Marie Claire Leurgorrik, haatik lurren jabeak salgai ezarri zituen. Etxetiarrak lur horien erosteko gaitasunetan ez izanki, Lurzaindiak bere gain hartu du erospen hori, Marie Claire-i salmenta zuzenaren bidez bere behi gorri hazkuntzaz bizitzen segitzeko aukera emanez.

 

Orotarat 25 ha ukanez, 8,5 ha horiek ezinbestekoak zaizkio behi hazle ofizioan segitzeko. Eremu hori galdu balu mendiko etxalde ttipi honen segida lanjerean ezarriko luke.

 

 Lurrak erosi laborarien egonkortzeko

 

Euskal Herrian zehar, laborari ainitzek lantzen dituzten eta beren lanbidean segitzeko beharrezkoa zaien lurren parte bat alokairuan dituzte. Lur horien jabe diren jendeek ez dituzte geihenetan sekulan landu lur eremu horiek. Lurra, elikadurarako oinarritik urrun, jabedun ainitzentzat lurra ahalik eta karioena salduz, diru egiteko tresna bat bilakatu da, lur horiek lantzen dituztenak kolokan jarriz. Lurzaindiak lur horiek kolektiboki erosiz, beren lan tresna galtzekotan direnen egonkortzen laguntzen du, lurra denen ondasun bilakatuz.

 

Hemen Marie-Claire Leurgorri-ren elgarrizketa

 

yann

 

150 ardi bürü beltzen jabe, 2010ean Yann Vaugon artzain gisara instalatü da Euskal Herrian, aitzinetik Ariège eskualdean artzaingoan eta iparraldeko hainbat etxaltetan ordezkatze zonbait egin ondoan. Esne sasoina barantailan hasten dü, esküz jeisten eta gasnatzen dü, AOP OSSAU IRATY sormarkaren baitan.

Maiatzetik goiti, ardiekin bortülat badoa ARBAILETARA, han, goiz eta arrats oroz gasnatzen dü. IDOKI eta «bortüko gozoa» marka kolektiboaren kide da.
Bere instalazioa egonkortü nahian, LURZAINDIAk Atharratze herrian den OIHENARTIA etxaldearen 21ha-en erostea erabaki dü 55 000 euroren trük. Erospen honek, negüko bazkagiak segürtatüko deitzo Yann-i.


Lurzaindiak instalatze zailtasün baten gaintitzen lagüntzen dü !

LURZAINDIA gaur egun :

  • 374 ha laborantza lur
    20 etxalde
  • 29 laborari
  • 3175 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook