Amalurra zain dezagun !

Lurzaindiaren sortzearekin 2013 an, laborantxako lurren espekulazioaren kontrako akzio garrantzitxu frango eramanak izan dira (hemen irakuri).

Bi eskuratze ekitaldirekin hasten da 2014 urtea.

 

Lakarriko laborari batek lantzen dituen lurretan egoiteko deretsoa atxiki du Lurzaindiaren ekintzari esker.

Lur jabeek 8 ha lur saldu nahi zituzten. Bainan, alde batetik etxaldearen funtzionamenduarentzat beharrezkoak diren lur baliosenak salmentatik baztertuak ziren. Bestalde, hazleak ez zuen lurren erosteko ahalik, lehentasuna ukanik ere. Bere lana eta etxaldearen biziraupena mehatxatuak ziren beraz.

Baserri alokantza auzetegiaren aitzinean akomeatze prozedura baten ondotik, Lurzaindia onez oneko akordio batetara heldu da. Orduan, etxaldearentzat beharrezkoak ziren lur baliosenak salmentan berriz sartuak izan dira eta Lurzaindiak lurren erosteko gogoa erakutsi du, 18 000 €-rentzat, ondotik hazleari alokatuko dizkionak. Konbenio bat izenpetu da hiru kideen artean, prozedura judizialak saiesteko.

Eremu horiek laborantzako lurrak egoiten dira, jabego kolektiboan eta beraz merkatu espekulatibotik baztertuak betiko. Halaber, aktibitatea atxikia da eta laborarixak lan egiten ahalko du lasaitasunean, bere lan tresna desagertzeko arriskuan izan gabe.

 

Donibane Lohitzunen, eraikuntzarako presio handia jasaiten duen gune batetako laborantza lurrak erosi ditu SAFERak, Lurzaindiaren ekintzari esker.

Donibane Lohitzunen, itsasbazterretik hurbil, 10ha laborantza lur salduak ziren proiektu pribatu batentzat. Kasu huntan, lur horiek laborantzako funtzioa galtzen zuten. Lurzaindiak lehentasunez erosteko eskubidea galdegin dio SAFERari.

Galde hunen ondotik, SAFERAk lur horiek lehentasunez erosi ditu, hastapeneko sal prezioan : 55 000 €. Orain, lur horiek erosteko prest den laborantzan plantatzeko kandidata atxeman behar du. Lurzaindiak bere burua aurkeztu du.

SAFERak du eroslea hautatuko. Dena den, eroslea Lurzaindia bezalako egitura kolektiboa izan dadin beharrezko iduritzen zauku, halako gune batetan lurren laborantzarako funtzioa segurtatzeko luzaz.

LURZAINDIA gaur egun :

  • 379 ha laborantza lur
  • 21 etxalde
  • 30 laborari
  • 3432 akziodun

Gurekin elkartu !

Edozein pertsona fisiko edo morala LURZAINDIAren akziodun izan daiteke. Pertsona, herri, herri-elkargo, elkarte eta enpreseri zabaltzen dugu deia.

btn souscription eu

Azken berriak

La lettre d'info

logo newsletterPour vous abonner à la
Lettre d'information de Lurzaindia

Facebook

facebook logoRetrouvez-nous
sur Facebook