« Que la terre mère nourricière devienne un bien collectif
à tout jamais sorti du marché spéculatif ! »
Lurzaindia SCAk helburutzat du :
- Laborantza lurrak eta bastimenduak kolektiboki erostea
- Lurra laborari anitzen esku uztea epe luzerako alokairuen bitartez
- Laborantza lurren atxikitzearen garrantzia erakustea
Egituraren ohar, helburu eta engaiamendu guziak juntatu dizugun barne araudi etikoan zehaztuak dira. Lurzaindiako kide guziek araudia onartzen dute.